Zaintza,
publikoa eta duina
Mahai-ingurua
Adinekoen zaintza hauteskundeetan
- 2023ko apirilak 27
- 11:00
- Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoa, Donostia


Zaintza-krisiak kezkatzen ditu euskal herritarrak. Zaintzak oro har eta, zehazki, mendekotasuna duten adinekoentzako arreta lehentasunezkoak izan beharko lirateke agenda politikoan, kalitatezko zaintza jasotzeko eskubide unibertsala bermatuko duten konponbideak lehenbailehen lortzeko, Europako eta autonomia-erkidegoko printzipioek eta arauek ezartzen duten bezala.
Adinekoek zaintzarako duten eskubidearekin konprometituta dauden euskal herritarrok ZAINTZA DEMOKRATIZATU!! ekimena sustatu dugu, zaintza-sistemaren etorkizunaz elkarrizketa publikoa bultzatzeko. Era berean, Gipuzkoan ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzak Zaintzaren Euskal Sistemari dagokionez duen proposamena ezagutu nahi dugu.
ZAINTZA DEMOKRATIZATU!!, Gipuzkoako Senideak, Malen Etxea eta Irauli Zaintza-k bultzatzen duten ekimena da.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIRAKO HAUTESKUNDEAK
Plataformaren eskaerak:
1. PARTE-HARTZEA
Foru Aldundiak bermatu egin beharko du erabiltzaileek, senideek eta haien elkarteek parte hartzeko duten eskubidea, bai zentroen mailan, bai maila instituzional guztietan.
2. EGOITZETAKO SOLDATAK
Egoitzetako lan-baldintzak beste zerbitzu publiko unibertsalizatu batzuetakoen antzekoak izan behar dira, eta Aldundiari dagokio horiek bermatzea, Batzar Nagusiek finkatzen baitute sistemaren finantzaketa.
3. INTERNAK
Mendekotasunari arreta emateko “internen” eredua desagerraraztea.
Etxeetan egiten diren adinekoen arretak, zaintza unibertsalaren sistemaren funtsezko zati gisa , ez da abusuz eta legez kanpoko praktikatik abiatu behar, baizk zerbitzuen kalitatea eta lan duina bermatuz.
4. KOORDAINKETA MURRIZTEA ETA PRESTAZIOAK HOBETZEA
Koordainketa gehiegizkoa eta adinagatik diskriminatzailea da, murriztu egin behar da. PEAPak eta PECEak benetako kostuetatik oso urrun daude. Itxaron-zerrendan, prestazioa % 100 handitzea.
5. IRAUPEN LUZEKO ZAINKETEN GIPUZKOAKO KONTSEILUA
Gizarte Zerbitzuen Gipuzkoako Kontseiluaren barruan, Iraupen Luzeko Zainketen Kontseilua sortuko da, eta batzorde iraunkor bat izango du, hilean behingo bilerekin.
6. ZAINKETEN EUSKAL LEGE BATERAKO AKORDIOA ETA GZEO INDARGABETZEA
Batzar Nagusiek, Adinekoak Zaintzeko Euskal Sistemaren garapena zuzendu eta indartuko duen akordio soziopolitiko zabal baten premia ukaezina dela eta, Mendetasunari buruzko Euskal Lege baten beharra planteatuko dute, Erkideko Erakundeen lidergoa eta euskal herritar guztien eskubide eta baldintza berberak indartzeko, eta Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Erakunde arteko Organoa indargabetu.
Ekimenarekin atxikimendua erakutsi
Norbanako edo elkarte bat bazara eta ZAINTZA DEMOKRATIZATU!! ekimenarekin bat egin nahi baduzu, bete ezazu formulario hau:
Gipuzkoako Senideak
Erabiltzaileen, senideen eta adinekoen arretarekin eta iraupen luzeko zaintzarekin sentsibilizatutako pertsonen Elkartea gara.
Gipuzkoako Senideak elkarteak ez die kuotarik kobratzen elkartekideei. Ulertzen dugu egoera ekonomikoa ez dela erraza adinekoak zaintzeko orduan.
Borondatezko ekarpen bat eginez lagundu dezakezu: ES98 3008 0269 9541 6333 2028
Elkartean izen-ematea
Bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.